Datorren igandean xakeko Kattu Memoriala lehiaketa jokatuko da Kultur Etxean. 10:00etan emango zaio hasiera txapelketari eta jokalari bakoitzak bost minutu izango ditu jokatzeko, eta zazpi errondako sistema suitzarrean jokatuko da.
Aurtengoa lehiaketaren 27. urtea izango da, eta iaz Mikel Zubia izan zen garaile.