Xabier Gantzarainek irabazi du Tene Mujika beka

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 5a, 13:09

Aurtengo Tene Mujika beka Xabier Gantzarain idazle eta arte-kritikoak irabazi du. Euskal Herriko historia hurbila aztertzen duten lanei laguntzeko beka da, eta azken urteetako artea aztertzeko proiektua aurkeztu zuen. “Azkenengo urte hauei artea...

Aurtengo Tene Mujika beka Xabier Gantzarain idazle eta arte-kritikoak irabazi du. Euskal Herriko historia hurbila aztertzen duten lanei laguntzeko beka da, eta azken urteetako artea aztertzeko proiektua aurkeztu zuen. “Azkenengo urte hauei artearen aldetik begiratzea da nire proiektua, eta alderantziz, arteak historiaren aldetik gertaerak nola jaso dituen ere bai. Horretarako, arte lan batzuen zerrenda egin dut, eta nire proposamena hori izan da, hartu arte lan bat, eta piska bat aletzen joan, aztertzen joan, hor zer azaltzen den, zer lantzen den” azaldu du Gantzarainek.

Artista ezagunen lana erakustea ere badela helburua dio berak; izan ere, jendeak Oteiza eta Txilidatik aurrerako artisten lanak ez dituela asko ezagutzen uste du. “Askotan kanpoan askoz ezagunago eta baloratuago dira geure artean baino. Hori ezagutaraztea ere bada asmoa”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide