Merkatarien kartoia biltzeko zerbitzua aldatu egin du Azkoitiko Udalak, egungo egoera ekonomikoak eraginda eta gastu publikoa murrizteko asmoarekin. Hemendik aurrera, beraz, kartoia astean bitan jasoko da, astelehenetan eta ostegunetan, 20:30etik aurrera.
Bi egun horietan kartoi asko pilatuko dela aurreikusita, krtoia uzteko arau batzuk ezarri ditu Ingurumen Sailak:
- Kartoia tolestuta utzi beharko da, ohiko tokietan.
- Tolestuta uzten ez den kartoia ez da jasoko eta merkatariak berriro ere bere dendan gorde beharko du.
- Aipatutako neurri horiek betetzen ez badira, isunak jarriko ditu Udalak.
Hartutako neurriak guztien mesederako direlakoan, merkatarien elkarlana aurretik eskertu nahi izan dute Udaletik.