Bilduk aurkeztuko dituen aurrekontuei emendakinak jarriko dizkiola aurreratu du Azkoitiko EAJk. Banakakoak aurkeztuko dituztela jakinarazi dute. Ez dator bat ados Bilduk aurkeztutako proposamenarekin. Egungo egoera ekonomiko «zaila» kontuan izanik, EAJren proposamenak hiru helburu dituela adierazi dute jeltzaleek: «Gastu arrunta estutzea, gastu soziala mantentzea eta jarduera ekonomikoa sortzen duten partidak sustatzea».
«Immigrazio Sailean %23ko igoera, berdintasunean %56koa eta euskaran %30ekoa egitea, eta aldiz, Azkoitiko garapen ekonomikoa sustatzen duten partiden %20ko jaitsiera eta elkarteen diru- laguntzen %10ekoa kritikatu nahi ditugu». Hainbat partida igotzea proposatu du Bilduk, eta horiek «oso garrantzitsuak» direla dio EAJk, baina ez du uste beste batzuetan murrizketak eginda posible denik. «Bizi garen egoeran partida horiek mantentzen saiatu behar dugu, baina ez aberastasuna sortzen duten partiden kontura; hala nola, Iraurgi Lantzenen kontura. Izan ere, gure enpresen lehiakortasunaren alde lan egiten du».
«Merkatua sustatu beharra»
Azkoitiko Udalak lana sortzeko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko konpromisoa du, eta, beraz, «herriaren etorkizuna izango diren industria, merkataritza, baserri eta auzoak bultzatu» behar direla adierazi dute jeltzaleek. «Lana sortzeak izan behar du, izan ere, helburu nagusietako bat».