Erakusleiho lehiaketa irabazita, “gustura” da Sara Andueza

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 5a, 06:00

Andueza mutil moda dendak irabazi du aurtengoan erakusleiho lehiaketa. Sara Andueza dendako nagusia «oso gustura» agertu da emaitzarekin, martxoan ireki baitzuten denda. «Hori hala, hoare garrantzitsuagoa da saria irabazi izana». Bi maniki dauzkate dendako erakusleihoan. «Gabonetarako biluztea pentsatu genuen», dio Anduezak. Kantzontzilo gorri batzuekin eta hegoekin bakarrik jarri dituzte, «aingeruen moduan». «Aspalditik nuen ideia buruan, eta azkenean gauzatu egin dut». Dendan dauzkaten hainbat produktu ere jarri dituzte erakusleihoan zehar, baina modu berezian. «Oparitarako bezala dauzkagu jarrita, baina paperik gabe, lazoarekin bakarrik». Mahai txiki bat ere jarri dute Gabonekin lotzeko, perlekin eta elurrarekin. Anduezak berak osatu zuen erakusleihoa, «senarrarekin eta umeekin batera», jakinarazi duenez. «Igande goiz batean muntatu genuen», dio. Erakusleiho «oso- oso txikia» izateak mugatu egin dituela jakinarazi du, eta horrekin moldatu behar izan dutela. «Pentsatuta nituen gauza asko egiteko aukera handiegirik ez nuen. Beraz, zerbait ikusgarria egin nahi izan genuen. Neurri batean lortu dugu, urrutitik ikusten baita erakusleiho zuri-zuria eta kantzontzilo gorri-gorriak». Herritarrei gustatu zaiela jakinarazi du: «Jende pila batek zoriondu nau». Kantzontzilo asko saldu dituztela ere gaineratu du. «Urte guztian saldu ez ditugunak hamabost egunean saldu ditugu». Erakusleiho modernoena Lehiaketako epai-mahaiari «erakusleiho modernoena» iruditu zitzaion. Anduezak esan duenez, dendarekiko loturari eutsi nahi zion. Horregatik jarri dute jarri zuriz, [...]

Sara Andueza

Sara Andueza, dendako erakusleiho sarituaren aurrean

Andueza mutil moda dendak irabazi du aurtengoan erakusleiho lehiaketa. Sara Andueza dendako nagusia «oso gustura» agertu da emaitzarekin, martxoan ireki baitzuten denda. «Hori hala, hoare garrantzitsuagoa da saria irabazi izana».
Bi maniki dauzkate dendako erakusleihoan. «Gabonetarako biluztea pentsatu genuen», dio Anduezak. Kantzontzilo gorri batzuekin eta hegoekin bakarrik jarri dituzte, «aingeruen moduan». «Aspalditik nuen ideia buruan, eta azkenean gauzatu egin dut».
Dendan dauzkaten hainbat produktu ere jarri dituzte erakusleihoan zehar, baina modu berezian. «Oparitarako bezala dauzkagu jarrita, baina paperik gabe, lazoarekin bakarrik». Mahai txiki bat ere jarri dute Gabonekin lotzeko, perlekin eta elurrarekin.
Anduezak berak osatu zuen erakusleihoa, «senarrarekin eta umeekin batera», jakinarazi duenez. «Igande goiz batean muntatu genuen», dio. Erakusleiho «oso- oso txikia» izateak mugatu egin dituela jakinarazi du, eta horrekin moldatu behar izan dutela. «Pentsatuta nituen gauza asko egiteko aukera handiegirik ez nuen. Beraz, zerbait ikusgarria egin nahi izan genuen. Neurri
batean lortu dugu, urrutitik ikusten baita erakusleiho zuri-zuria eta kantzontzilo gorri-gorriak». Herritarrei gustatu zaiela jakinarazi du: «Jende pila batek zoriondu nau». Kantzontzilo asko saldu dituztela ere gaineratu du. «Urte guztian saldu ez ditugunak hamabost egunean saldu ditugu».

Erakusleiho modernoena
Lehiaketako epai-mahaiari «erakusleiho modernoena» iruditu zitzaion. Anduezak esan duenez, dendarekiko loturari eutsi nahi zion. Horregatik jarri dute jarri zuriz, denda barrutik ere hala delako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide