Patata tortila lehiaketa egin zuten atzo (asteartea) X. Gazte Astearen barruan, eta Joannes Calvo Arregi, Iraitz Alberdi Odriozola eta Xabier Azkoitia Mendez izan ziren irabazleak. Guztira 21 gazte taldek hartu zuten parte lehiaketan, kontsejupea gaztez bete zen beraz, eta elkarekin giro ederrean goiz pasa egin zuten.
Gazteentzako ekintza ugari izango dira gaur ere. Hala, arratsaldean, futbito txapelketa jokatuko dute Elkargunean (16:00etan hasita), eta sukaldaritza tailerra ere egingo dute Artxamendin (17:00etan). 18:00etan, berriz, ekintza guztietan parte hartu dutenen sari banaketa egingo da Artxamendin bertan.