Gidabaimena euskaraz atera dutenei diploma bana eman diete gaur udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gidabaimena euskaraz hamalau azkoitiarrek atera zuten iaz, eta Udalak, horien lana, “txalotzeko”, diploma bana eman diote. Horrekin batera Etxaniz autoeskolak egindako lana ere aipatu nahi izan du, euskaraz eskaintzen baitu gidabaimena aue...

Gidabaimena euskaraz hamalau azkoitiarrek atera zuten iaz, eta Udalak, horien lana, “txalotzeko”, diploma bana eman diote. Horrekin batera Etxaniz autoeskolak egindako lana ere aipatu nahi izan du, euskaraz eskaintzen baitu gidabaimena auetartzeko aukera 2010etik.

Agurtzane Epelde euskara zinegotziak banatu ditu oroigarriak, eta gazteak euskaraz matrikulatzera “animatu” nahi izan ditu. Diplomak banatu ostean, gidabaimena euskaraz atera duten guztien artean bi lagunentzako afaria zozkatu dute, eta Mailen Etxezarretari egokitu zaio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide