Zubixen elkarteak berriro ekingo dio arropak jasotzeari

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gabonetan egindako geldialdiaren ondoren, Zubixen elkartea berriro hasiko da arropak eta jostailuak biltzen. Bihar, asteazkena, 9:00etatik 11:00etara bitartean egongo da irekita, Kultur Etxeko laugarren solairuan. Erregeak datozela eta, haurrentzako jo...

Gabonetan egindako geldialdiaren ondoren, Zubixen elkartea berriro hasiko da arropak eta jostailuak biltzen. Bihar, asteazkena, 9:00etatik 11:00etara bitartean egongo da irekita, Kultur Etxeko laugarren solairuan. Erregeak datozela eta, haurrentzako jostailuak uzteko ere eskatu dute, errege bezpera egunean behar dituztenen artean banatzeko helburuarekin. Horrez gain, haur txikientzako arroparen beharra azpimarratu dute. Bertara joan ezin duenak, 943026510 telefono zenbakira deituta ere egin lezake aportazioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide