Aitor Madrazo atletari eman diote 2011ko kirolari onenaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 3a, 06:00

Aitor Madrazorentzat izan da 2011ko kirolari onenaren saria. Abenduaren 23an banatu zituzten kirol modalitate bakoitzeko onenentzat sariak. Horren ondoren, saritutako guztien artean aukeratu zuten urteko kirolari onena, bozketa baten bidez. Hasieran Xabier Orozekin berdinduta gelditu zen Madrazo, eta berriro bozkatu ondoren, bi botoren aldearekin, Madrazok irabazi zuen garaikurra. Horrez gain, Bizenta Mogel ipuin lehiaketako sariak ere eman zituzten. Miriam Frances herritarrarentzat izan zen lehena, Bihar ez da atzo lanarengatik. Bigarren Imanol Elias gelditu zen Harrobi lanarekin, eta hirugarren, berriz, Rexu Arakistain, Jon eta Txuri ipuinarekin. Guztira 20 lagunek hartu dute parte lehiaketan aurten. Erakusleiho politenak Erakusleiho txapelketako sariak ere banatu zituzten gainontzeko lanekin batera, eta Andueza mutil modak lortu zuen aurrenengo postua. Epai-mahaiaren arabera, «oso dekorazio berritzailea» jarri du. Bigarren postua, berriz, Sofia S18 studiorentzat izan da. Guztira hemezortzi denda aurkeztu ziren lehiaketara.   2011ko kirolari onenak: Pilota. Iosu Epelde Epelde. Futbola. Jokin Aranbarri Arrizabalaga. Areto futbola. Tomas Juaristi Guridi. Karatea. Guillermo Nuñez Manjarres. Xakea. Carlos Sachez Ruesga. Atletismoa. Aitor Madrazo Azpiazu. Igeriketa. Janire Arrieta Alberdi. Triatloia. Ruben Almendro Enrique. Ehiza. David Sanchez Manteca. Arrantza. Alex Sudupe. Mendizaleasuna. Ioritz Goenaga Lizarralde. Txirrindularitza. Jon Garate Badiola. Tenisa. Diego Martin Romero. Boloak. Idoia Muñoz Pernicas. Saskibaloia. Xabier Oroz Uria. Gimnasia erritmikoa. A [...]

Aitor Madrazorentzat izan da 2011ko kirolari onenaren saria. Abenduaren 23an banatu zituzten kirol modalitate bakoitzeko onenentzat sariak. Horren ondoren, saritutako guztien artean aukeratu zuten urteko kirolari onena, bozketa baten bidez. Hasieran Xabier Orozekin berdinduta gelditu zen Madrazo, eta berriro bozkatu ondoren, bi botoren aldearekin, Madrazok irabazi zuen garaikurra.
Horrez gain, Bizenta Mogel ipuin lehiaketako sariak ere eman zituzten. Miriam Frances herritarrarentzat izan zen lehena, Bihar ez da atzo lanarengatik. Bigarren Imanol Elias gelditu zen Harrobi lanarekin, eta hirugarren, berriz, Rexu Arakistain, Jon eta Txuri ipuinarekin. Guztira 20 lagunek hartu dute parte lehiaketan aurten.
Erakusleiho politenak
Erakusleiho txapelketako sariak ere banatu zituzten gainontzeko lanekin batera, eta Andueza mutil modak lortu zuen aurrenengo postua. Epai-mahaiaren arabera, «oso dekorazio berritzailea» jarri du. Bigarren postua, berriz, Sofia S18 studiorentzat izan da. Guztira hemezortzi denda aurkeztu ziren lehiaketara.

 

2011ko kirolari onenak:

  • Pilota. Iosu Epelde Epelde.
  • Futbola. Jokin Aranbarri Arrizabalaga.
  • Areto futbola. Tomas Juaristi Guridi.
  • Karatea. Guillermo Nuñez Manjarres.
  • Xakea. Carlos Sachez Ruesga.
  • Atletismoa. Aitor Madrazo Azpiazu.
  • Igeriketa. Janire Arrieta Alberdi.
  • Triatloia. Ruben Almendro Enrique.
  • Ehiza. David Sanchez Manteca.
  • Arrantza. Alex Sudupe.
  • Mendizaleasuna. Ioritz Goenaga Lizarralde.
  • Txirrindularitza. Jon Garate Badiola.
  • Tenisa. Diego Martin Romero.
  • Boloak. Idoia Muñoz Pernicas.
  • Saskibaloia. Xabier Oroz Uria.
  • Gimnasia erritmikoa. A mailako kadete taldea.
  • Herri kirolak. Juan Jose Aranbarri Goenatxo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide