Udal Gobernuak herritarrekin egindako bileran 100 lagunek hartu dute parte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urt. 2a, 11:28

Udal Gobernuak herritarrekin batzarra egin zuen pasa den astean, Udalaren kudeaketa “bere osotasunean” eta “batez ere, kudeaketa ekonomikoa” azaldu nahi izan zuten, zinegotzi eta teknikariek. 100 lagun inguru joan ziren batzarr...

Udal Gobernuak herritarrekin batzarra egin zuen pasa den astean, Udalaren kudeaketa “bere osotasunean” eta “batez ere, kudeaketa ekonomikoa” azaldu nahi izan zuten, zinegotzi eta teknikariek. 100 lagun inguru joan ziren batzarrera, eta saioaren amaieran galderak egiteko aukera izan zuten.

Urtea ia 12 milioi euroko zorrarekin amaituko duela jakinarazi zuten bertan, baita nondik etorri den zorra ere. 2012ko aurrekontuen zirriborroa nola osatu duten ere azaldu zuten. Guztira, 12.494.000 euroko aurrekontua izango du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide