Aitor Madrazok jaso du 2011ko kirolari onenaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abe. 24a, 11:11

Aitor Madrazorentzat izan da 2011ko kirolari onenaren saria. Abenduaren 23an banatu zituzten kirolari onenaren garaikurrak, eta saritutako guztien artean bozketa egin zuten. Hasieran Xabier Orozekin berdinduta gelditu zen Madrazo, eta berriro bozketa e...

Aitor Madrazorentzat izan da 2011ko kirolari onenaren saria. Abenduaren 23an banatu zituzten kirolari onenaren garaikurrak, eta saritutako guztien artean bozketa egin zuten. Hasieran Xabier Orozekin berdinduta gelditu zen Madrazo, eta berriro bozketa egin zutenean bi botoren aldearekin, Madrazok irabazi zuen.

Horrez gain, Bizenta Mogel ipuin lehiaketko sariak ere eman zituzten, eta Miriam Frances-entzat izan zen saria, Bihar ez da atzo lanagatik. Bigarren Imanol Elias gelditu zen Harrobi lanagatik, eta hirugarren, berriz, Rexu Arakistain Jon eta Txuri ipuinarekin.

Erakusleiho txapelketako sariak ere izan ziren, eta Andueza mutil modak irabazi zuen. Bigarren postua, berriz, Sofia S18 studiorentzat izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide