Nafarroako konkistaren inguruko eta euskal presoen eskubideen aldeko mozioak onartu dituzte Udalbatzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abe. 23a, 10:52

Azkoitiko Napar Zuzterrak taldeak eta Egin Dezagun Bidea ekimenak mozio bana aurkeztu zuten atzo egin zen udalbatzarrean, eta biak onartu ziren. Napar Zuzterrak taldeak Nafarroako konkistaren inguruko testua aurkeztu zuen. Honakoa dio besteak beste testu horrek: «Honenbestez, honakoa adierazi nahi dugu: gure nortasuna euskalduna dela, gure hizkuntza eta kultura diren bezala, gure presentzia mundu zabalean nafar erreinuaren bitartez bakarrik gauzatu dela». Bilduk eta EAJk mozioaren alde bozkatu zuten. EAJtik datu historiko batzuk egiaztatu beharra zegoela esan zuten, baina “oinarrian ados” daudela, eta, beraz, aldeko botoa emango zutela. Azkoitia Bai abstenitu egin zen, eta PSE-EEko ordezkariak ez zuen sinesgarritzat jo testua; horren aurrean, aurka bozkatu zuen. Euskal presoen eskubideen aldeko mozioaren alde Bilduk eta Azkoitia Baik egin zuten; EAJk eta PSE-EEk, berriz, aurka. Azkoitia Baik proposatuta, aldaketa bat izan zuen mozioak. EAJk ez zela testu bateratu bat osatzeko prozesu egokia erabili zioen, eta emendakina aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera. Honakoa dio onartu zen mozioak: 1- “Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, euskal preso politikoen eskubideen errespetua eskatzen du; hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien euskal herriratzea; gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea, eta zigorra beteta dutenen askatzea.” 2- “Udal honek, datorren urtarrilaren 7an euskal preso [...]

Azkoitiko Napar Zuzterrak taldeak eta Egin Dezagun Bidea ekimenak mozio bana aurkeztu zuten atzo egin zen udalbatzarrean, eta biak onartu ziren.

Napar Zuzterrak taldeak Nafarroako konkistaren inguruko testua aurkeztu zuen. Honakoa dio besteak beste testu horrek: «Honenbestez, honakoa adierazi nahi dugu: gure nortasuna euskalduna dela, gure hizkuntza eta kultura diren bezala, gure presentzia mundu zabalean nafar erreinuaren bitartez bakarrik gauzatu dela». Bilduk eta EAJk mozioaren alde bozkatu zuten. EAJtik datu historiko batzuk egiaztatu beharra zegoela esan zuten, baina “oinarrian ados” daudela, eta, beraz, aldeko botoa emango zutela. Azkoitia Bai abstenitu egin zen, eta PSE-EEko ordezkariak ez zuen sinesgarritzat jo testua; horren aurrean, aurka bozkatu zuen.

Euskal presoen eskubideen aldeko mozioaren alde Bilduk eta Azkoitia Baik egin zuten; EAJk eta PSE-EEk, berriz, aurka. Azkoitia Baik proposatuta, aldaketa bat izan zuen mozioak. EAJk ez zela testu bateratu bat osatzeko prozesu egokia erabili zioen, eta emendakina aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera.

Honakoa dio onartu zen mozioak:

1- “Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, euskal preso politikoen eskubideen errespetua eskatzen du; hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien euskal herriratzea; gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea, eta zigorra beteta dutenen askatzea.”

2- “Udal honek, datorren urtarrilaren 7an euskal preso politikoen eskubideen alde burutuko den manifestaldiarekin bat egiten du”.

3- “Herritarrei deialdi zabal bat eta anitza luzatu nahi diegu, ezberdintasun politiko guztien gainetik, giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena denon artean osatu dezagun”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide