Herrixen elkarteak antolatuta, Olentzero ibiliko da bihar goizean Azkoitiko kaleetan. Udaletxetik abiatuko da 12:00etan, eta
eliza atariraino joango da handik. Haurren gutunak jasoko ditu
bertan Olentzerok, eta goxokiak ere izango ditu gaztetxoenei
emateko. Herrixeneko kide Olaia Zabaletaren arabera, 14:00ak arte jardungo du horretan, gutxi gorabehera.
Giroa alaitzeko Gabon kantak jarriko dituztela ere jakinarazi du antolatzaileak. «Giro ederra» izaten dela dio Zabaletak. «Haurren aurpegiak harrigarriak izaten dira, eta gurasoak ere emozionatuta egoten dira haien ondoan». Horrez gain, gaztetxoak ere etxez-etxe ibiltzen dira Gabon kantak abestu eta xoxak bilduz. Horrek ere «ukitu berezia» ematen diola egunari dio.