Bilduko zinegotziek urtarrilaren 7ko manifestaziora joateko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abe. 22a, 12:56

Azkoitiko Udaleko Bilduko zinegotzi guztiek, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartuko dutela jakinarazi dute. Egin Dezagun Bidea ekimenak euskal presoen eskubideen alde antolatu du egun horretarako manifestazioa, eta hainbat era...

Azkoitiko Udaleko Bilduko zinegotzi guztiek, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartuko dutela jakinarazi dute. Egin Dezagun Bidea ekimenak euskal presoen eskubideen alde antolatu du egun horretarako manifestazioa, eta hainbat eragilek egin dute bat dei horrekin. Zinegotziek, herritarrei bertan parte hartzeko deia egin nahi izan diote argazki horren bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide