“Historiaren desitxuratzea eta memoria historikoaren manipulazioa medio, gure herrien jatorria eta nortasuna Gaztelako boterean sorburu dutela sinistarazi zaigu”. Hori uste du Azkoitiko Nafar Zuzterrak taldeak, eta hori ez dela horrela dioen adierazpen instiotuzional bat proposatuko du biharko udalbatzarrean, “gure sustraiak bizi indarturik kimu berriak eman eta iraunkortzeko”.
Euskaldunak “aintzinatik bizi izan dira lur hauetan”, gogoratu dute. “Honenbestez, honakoa adierazi nahi dugu : gure nortasuna euskalduna dela, gure hizkuntza eta kultura diren bezala, gure presentzia mundu zabalean nafar erreinuaren biartez bakarrik gauzatu dela”.