Euskararen inguruko ekintza plan bat diseinatzen hasteko helburuarekin, testua aurkeztu du EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abe. 21a, 09:51

EAJk, testu bat aurkeztu du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Euskarako Batzordean alderdi politiko guztiei. Batzar Nagusietan onartutako testua dela gogoratu du alderdi jeltzaleak, eta helburu  orokorrak “denen adostasunarekin onartzea” da beraien asmoa, behin hori lortutakoan “lehentasunak finkatu eta datozen lau urteetarako ekintza plan bat diseinatu ahal izateko”.   Testuan, bete hainbat adierazpenekin batera, Udalak hartuko lituzkeen zenbait  konpromiso zehazten ditu: 1.    Udal zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen euskalduntzea bultzatu eta bermatzeko. 2.    Udal zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen lehen hitza beti euskaraz izan dadin. 3.    Udal barne funtzionamendua euskaraz izan dadin. 4.    Kaleratzen dituen lan eta obretan, euskara gutxienez erabili dadin. 5.    Kanpotik etorritako herritarrek, euskara ikasteko ahalbideak izan ditzaten. 6.    Euskara ikasi duen orok, mintzapraktika aukerak izan ditzan. 7.    Herrian dauden lantoki zein merkatal guneetan euskara bermatua  izan dadin. 8.    Euskal kultura sustatzean, hizkuntzaren esparrua bermatzeko.

EAJk, testu bat aurkeztu du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Euskarako Batzordean alderdi politiko guztiei. Batzar Nagusietan onartutako testua dela gogoratu du alderdi jeltzaleak, eta helburu  orokorrak “denen adostasunarekin onartzea” da beraien asmoa, behin hori lortutakoan “lehentasunak finkatu eta datozen lau urteetarako ekintza plan bat diseinatu ahal izateko”.

 

Testuan, bete hainbat adierazpenekin batera, Udalak hartuko lituzkeen zenbait  konpromiso zehazten ditu:

1.    Udal zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen euskalduntzea bultzatu eta bermatzeko.

2.    Udal zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen lehen hitza beti euskaraz izan dadin.

3.    Udal barne funtzionamendua euskaraz izan dadin.

4.    Kaleratzen dituen lan eta obretan, euskara gutxienez erabili dadin.

5.    Kanpotik etorritako herritarrek, euskara ikasteko ahalbideak izan ditzaten.

6.    Euskara ikasi duen orok, mintzapraktika aukerak izan ditzan.

7.    Herrian dauden lantoki zein merkatal guneetan euskara bermatua  izan dadin.

8.    Euskal kultura sustatzean, hizkuntzaren esparrua bermatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide