Pasa den larunbatean, Lannemezango kartzelan izan ziren 38 azkoitiar Jose Ramon Lete Alberdi Trakiri “elkartasuna eta babesa” ematen. Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, “giro paregabea” izan zutela jakinarazi dute bertaratu zirenek. “Diar, bertso, irrintzi eta abestiak entzun zituzten barruan preso zeudenek eta guk ere entzun genituen barrukoen ohiuak. Oso momentu hunkigarriak izan ziren”.