Haurrentzako gabonetako ipuinak kontatuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ipuin kontaketa saioa antolatu du bihar goizerako Aizkibel Liburutegiak. Bertan izango da 11:00etatik aurrera, eta Ixabel Milletek kontatuko ditu ipuinak. Guztiak ere, gabon ingurukoak izango direla aurreratu dute, baita euskal ipuinak izango direla er...

Ipuin kontaketa saioa antolatu du bihar goizerako Aizkibel Liburutegiak. Bertan izango da 11:00etatik aurrera, eta Ixabel Milletek kontatuko ditu ipuinak. Guztiak ere, gabon ingurukoak izango direla aurreratu dute, baita euskal ipuinak izango direla ere.
Lau urte baino gehiago dituzten haurrei zuzendutako ipuinak kontatuko ditu. Horrez gain, abendu guztian liburutegia ohiko ordutegian egongo dela zabalik jakinarazi dute Aizkibeletik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide