zkoitiko Parrokiko Gazte Pastoraltzak bidezko merkataritza denda irekiko du Gabonetarako. Abenduaren 21ean zabalduko dute Torre Zurin, eta urtarrilaren 5era bitartean egongo da irekita.
Romualdo Larrañagak antolatze lanetan jardun du. Garapen bidean dauden herrialdeetan ekoiztutako produktuak bitartekaririk gabe saldu nahi izaten dute Gabon inguruan. «Multinazionalek erosten dizkiete produktuak oso diru gutxi ordainduta. Beraz, produktuak zuzenean saltzen ditugu, hemengo prezioetan, eta irabaziak ekoizleentzat izaten dira». «Horrekin ez da arazoa konontzen»; badakitela diote, baina «aletxoa» jarri nahi dute.
Astegunetan, 10:30etik 12:30era, eta 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekita denda. Larunbatetan goizez bakarrik irekiko dute, baita azkenengo egunean ere. Igandeetan, berriz, itxita izango dutela jakiarazi du Larrañagak.
Parrokiko gazteak
Parrokian ibiltzen diren gazteek osatzen dute taldea, eta haiek ariko dira Torre Zurin produktuak saltzen. Denetariko produktuak izango dituzte salgai. Hala jakinarazi du Larrañagak. «Produktu asko eta askotarikoak ditugu: zeramika, arroza, kafea, tea zein beste hainbat infusio, pastak, likorrak, arropak, eraztunak…».