Internet eta sare sozialak oinarri KZguneko ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abe. 14a, 08:28

nternet erabiltzen ikasteko; sare sozialetan ibiltzeko; internet eta e-Administraziorako; eta GIMPeko ikastaroak prestatu dituzte KZ gunean datorren hilerako. «Interneten maila oinarrizko-baxua daukaten pertsonei zuzendutako ikastaroak eskaintzen ditugu», dio Ana Bastida KZguneko arduradunak. Internet erabiltzen ikasteko saio batzuk emango dituzte. Bi asteko iraupena izango duten ikastaroak prestatu dituzte, egunean pare bat ordu eginda. Urtarrilaren  2tik 16ra bitartean 09:00etatik 11:00etara gaztelaniaz, eta 11:00etatik 13:00etara euskaraz eskainiko dituzte. 17tik 30era bitartean gaztelaniazkoentzako beste bat egongo da arratsaldez. Internet eta e-Administrazioko ikastaroa euskaraz bakarrik emango dute, urtarrilaren 17tik 30era, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Sare sozialei dagokionez, berriz, bi orduko ikastarotxoak eskainiko dituzte. Bloggr, Facebook, Skype eta Twitter erabiltzen erakutsiko dute bertan. Ikastaro gehienak euskaraz dira, baina facebookeko bat gaztelaniaz ere eskainiko dute. Horrez gain, GIMP diseinurako programa erabiltzeko ikastaroa ere eskainiko dute, nahiz eta gainontzekoen aldean luzea izango den. Izan ere, urtarrilaren 2tik 5era bitartean, 11:00etatik 13:00etara izango da ikastaroa. Interneten ibiltzeko zerbitzua Ikastaroetan parte hartu nahi duenak, izena eman behar du KZ gunean. Bertan izena emanda baldin badauka lehendik, deituta bakarrik nahikoa izango du, eta bestela, bertara joan beharko du izena ematera. Interneten doan ibiltzeko zerbitzua ere eskaintzen du KZ guneak. Baterenbat zain baldin badago 45 minutuan egoteko aukera dauka edonork, eta inor ez [...]

nternet erabiltzen ikasteko; sare sozialetan ibiltzeko; internet eta e-Administraziorako; eta GIMPeko ikastaroak prestatu dituzte KZ gunean datorren hilerako. «Interneten maila oinarrizko-baxua daukaten pertsonei zuzendutako ikastaroak eskaintzen ditugu», dio Ana Bastida KZguneko arduradunak.

Internet erabiltzen ikasteko saio batzuk emango dituzte. Bi asteko iraupena izango duten ikastaroak prestatu dituzte, egunean pare bat ordu eginda. Urtarrilaren  2tik 16ra bitartean 09:00etatik 11:00etara gaztelaniaz, eta 11:00etatik 13:00etara euskaraz eskainiko dituzte. 17tik 30era bitartean gaztelaniazkoentzako beste bat egongo da arratsaldez.

Internet eta e-Administrazioko ikastaroa euskaraz bakarrik emango dute, urtarrilaren 17tik 30era, 16:00etatik 18:00etara bitartean.

Sare sozialei dagokionez, berriz, bi orduko ikastarotxoak eskainiko dituzte. Bloggr, Facebook, Skype eta Twitter erabiltzen erakutsiko dute bertan. Ikastaro gehienak euskaraz dira, baina facebookeko bat gaztelaniaz ere eskainiko dute.
Horrez gain, GIMP diseinurako programa erabiltzeko ikastaroa ere eskainiko dute, nahiz eta gainontzekoen aldean luzea izango den. Izan ere, urtarrilaren 2tik 5era bitartean, 11:00etatik 13:00etara izango da ikastaroa.

Interneten ibiltzeko zerbitzua
Ikastaroetan parte hartu nahi duenak, izena eman behar du KZ gunean. Bertan izena emanda baldin badauka lehendik, deituta bakarrik nahikoa izango du, eta bestela, bertara joan beharko du izena ematera. Interneten doan ibiltzeko zerbitzua ere eskaintzen du KZ guneak. Baterenbat zain baldin badago 45 minutuan egoteko aukera dauka edonork, eta inor ez baldin badago, berriz, nahi adina denbora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide