Urteroko batzarra egingo du gaur Anaitasuna Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abe. 13a, 18:26

2011ko batzar orokorra egingo du gaur Anaitasuna Mendi Bazkunak. Elkargunean bilduko dira 21:00etan, 2012ko egitarauaren inguruan informazioa elkartrukatu eta eztabaidatzeko. Horrez gain, gogorarazi dute dagoeneko irekita dagoela federatu edo bazkide e...

2011ko batzar orokorra egingo du gaur Anaitasuna Mendi Bazkunak. Elkargunean bilduko dira 21:00etan, 2012ko egitarauaren inguruan informazioa elkartrukatu eta eztabaidatzeko. Horrez gain, gogorarazi dute dagoeneko irekita dagoela federatu edo bazkide egiteko kuota. Bazkide federatuek beraien inguruko daturen bat aldatu nahi badute Luba Aholkularitzara deitu beharko dute. Bazkide ez federatuak direnen kasuan, batzordearekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Anaitasunako helbide elektronikoa hau da: anaiasunamb@hotmail.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide