Datorren urteko aurrekontuari buruzko batzarra bihar beharrean hilaren 27an izango da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abe. 13a, 15:48

Udal Gobernuak “aurrez-aurre, bertatik bertara”,  herritarrei gaur egun Udalak daukan egoera ekonomikoa zein den azaldu nahi du. Bihar, asteazkena, ziren egitekoak batzarra azalpen hori guztia emateko, baina atzeratzea erabaki dute, eta beraz, datorren hilaren 27an izango da Baztartxo antzokian 19:00etan.   Kargua hartu zutenetik Udal “garden bat osatzearen aldeko apustua” egin dutela adierazi dute gobernuko kideek, eta Udala nola jaso duten “argi” azaldu nahi izan dute. Azken hilabeteak kontuak aztertzen ibili dira, eta ondorio nagusiak Kontzejupetik aldizkariak kaleratu zituzten. Orain, herritarrei aurrez-aurre azaldu nahi diote hori guztia. “Herritarrek ere kontuak ikusi eta beren kezkak plazaratzeko gunea izatea nahi” dutela bilera diote.   EAJrentzat ere hitz batzuk egin dituzte Udal Gobernutik. “Azkoitiak soluzioak behar ditu, eta ez da soluzio antzu eta liskarretarako ordua, irtenbideak bilatzeko ordua baizik”. Proposamenik baldin badute, badakitela Udal Gobernuaren ateak zabalduta daudela gogorarazi dute.  

Udal Gobernuak “aurrez-aurre, bertatik bertara”,  herritarrei gaur egun Udalak daukan egoera ekonomikoa zein den azaldu nahi du. Bihar, asteazkena, ziren egitekoak batzarra azalpen hori guztia emateko, baina atzeratzea erabaki dute, eta beraz, datorren hilaren 27an izango da Baztartxo antzokian 19:00etan.

 

Kargua hartu zutenetik Udal “garden bat osatzearen aldeko apustua” egin dutela adierazi dute gobernuko kideek, eta Udala nola jaso duten “argi” azaldu nahi izan dute. Azken hilabeteak kontuak aztertzen ibili dira, eta ondorio nagusiak Kontzejupetik aldizkariak kaleratu zituzten. Orain, herritarrei aurrez-aurre azaldu nahi diote hori guztia. “Herritarrek ere kontuak ikusi eta beren kezkak plazaratzeko gunea izatea nahi” dutela bilera diote.

 

EAJrentzat ere hitz batzuk egin dituzte Udal Gobernutik. “Azkoitiak soluzioak behar ditu, eta ez da soluzio antzu eta liskarretarako ordua, irtenbideak bilatzeko ordua baizik”. Proposamenik baldin badute, badakitela Udal Gobernuaren ateak zabalduta daudela gogorarazi dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide