Azkoitiak 1910 urtean Euskal Jaiak ospatu zituen Hernanik igarotako testigua hartuz. Mendeurrena gogoratzeko, hainbat ekintza antolatu ziren iaz, besteak beste, Gipuzkoako Batzar Nagusiak Azkoitian bildu ziren, ‘Azkoitian Euskal Jaien Mendeurrena 1910-2010′ liburuaren aurkezpena egin zen eta erakusketa berezia antolatu zen. Aurten beste udalerri bati egokituko zaio jaiaz gozatzea eta Ibon Arrieta ‘Aitza’ Kultura zinegotzia eta Juan Bautista Mendizabal ostiralean Seguran izan ziren testigua pasatzen Goierriko herriari. Horrela, 2011ko Euskal Jaiak Seguran ospatuko dira eta 2012koa, berriz, Zarautzen.