Markel Aranberrik irabazi du XII. Udazkeneko Tenis Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Larunbat goizean jokatu ziren XII. Udazkeneko Tenis Txapelketako finalak, Txerloiko tenis pistetan. Debako Markel Aranberri gazteak 6/2 6/1 menderatu zuen Alejo Azkue azkoitiarra. Finalean erraz irabazi zuen arren, txapelketan zehar aurkari gogorrak ...

Larunbat goizean jokatu ziren XII. Udazkeneko Tenis Txapelketako finalak, Txerloiko tenis pistetan. Debako Markel Aranberri gazteak 6/2 6/1 menderatu zuen Alejo Azkue azkoitiarra. Finalean erraz irabazi zuen arren, txapelketan zehar aurkari gogorrak izan dituela gogoratu dute antolatzaileek.

Txapelketari dagokionean, aurten zorte handia izan dela eguraldiarekin diote antolakuntzatik, eta “inoiz baino lehen amaitu” dutela ere gaineratu dute. Hurrengo txapelketa Azkoitiko Open-a izango da; gazte eta gaztetxoak martxoan hasiko dira, eta gainontzekoan, berriz, apirilaren 1ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide