Larunbaterako pilota ikuskizuna antolatu dute tabernariek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Tabernaixen Elkarteak pilota eta musika uztartzen dituen festa antolatu dute larunbaterako, azaroaren 10erako. Azkoitiko Gurea pilotalekuan pilotari profesionalak izandakoak, beteranoak eta afizionatuak bilduko dituen partidak antolatu dituzt...

Azkoitiko Tabernaixen Elkarteak pilota eta musika uztartzen dituen festa antolatu dute larunbaterako, azaroaren 10erako. Azkoitiko Gurea pilotalekuan pilotari profesionalak izandakoak, beteranoak eta afizionatuak bilduko dituen partidak antolatu dituzte. 17:30ean hasiko dira partidak. Sarrerak, helduentzako 10 euro dira eta haurrentzako 5 euro. Helduentzako sarrerak salgai daude toki hauetan: Atraskua, Etxe Aitz, Errexil eta Olaberrin.
Lehenengo pilota partidan Andreu azkoitiarra eta Oskar Lasa pilotari beteranoa Capellanek eta Uzkudun azpeitiar pilotariak osatutako bikotearen kontra ariko dira. Ondoren, bigarren pilota partida Larrañaga azpeitiarrak eta Fernando Goñik osatutako bikoteak Mikel Goñiren eta Epelde azkoitiar pilotariaren kontra jokatuko du.
Ondoren, 23:45etik aurrera, Oihan Vega disko-jartzailea ariko da herriko plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide