Lopategi izan da garaile aurtengo San Andres Idi Dema Sarian. 55 plaza egitea lortu zituzten 48 kiloko gainkargarekin. Bigarrenari ia bederatzi plaza atera dizkio; izan ere, herrikoak lortu du bigarren postua, Isidro Erretegiak hain zuzen. 46 plaza eta 3,45 metro egin zituzten 85,5 kiloko gainkargarekin. Hirugarren postuan Illarreta anaiak gelditu ziren, bigarrengoarekiko alde txikiarekin gainera, 25 zentimetro gutxiago egin baitzituzten.
Errezilgo bixkiak laugarren postua lortu zuten, Aiako Izetaren idi parea zortzigarren postuan gelditu zen eta Aizarnazabalgo Basabe, berriz, bederatzigarrengoan.
Hona hemen ssailkapen orokorra:
Geratu den sailkapen orokorra:
Postua: Izena: Gain zama: Eginiko lana:
1 Lopategi (Billeta) 48kg 55 plaza
2 Ixidro Erretegia (Azkoitia) 85.5kg 46 plaza eta 3.45m
3 Illarreta Anaiak (Errenteria) 52.5kg 46 plaza eta 3.20m
4 Bixkiak (Errezil) 61.5kg 43 plaza 4 zinta eta 3.40m
5 P.Illarreta (Errenteria) 28.5kg 40plaza eta 3.33m
6 Soarte (Elgoibar) 90kg 39plaza eta 3.60m
7 Alegria (Bermeo) 109.5kg 38plaza eta 3.94m
8 Izeta (Aia) 75kg 36 plaza
9 Basabe (Aizarnazabal) 31.5kg 34plaza zinta 1 eta 2.51m
10 Txapas (Barrika) 66kg 33 plaza zinta bat 2.89m
11 Ardaka (Lemoiz ) 0kg 31plaza eta 4zinta
12 Telleria (Lasarte) 90kg 23 plaza 4 zinta 3.43m