Azkoitiko Udaleko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak antolatuta, aurten ere establezimendu eta merkatal dendetako eskaparateetako lehiaketa izango da, Gabonak bultzatzeko asmoarekin. Lehiaketa horretan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 16a arte izango dute Herritarren Harrera Bulegoan izena emateko epea. Erakustokiek, berriz, abenduaren 12tik urtarrilaren 6a arte egon beharko dute apaindurik.
Udaleko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen elkarteak izendatutako epaimahaiak honako puntuak izango dituzte kontuan: Eskaparatearen aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea, eta Gabonetako giroa.
Saritan, guztira 500 euro banatuko direla jakinarazi dute Udaletik.