Gurea pilotalekuaren kudeaketa lehiaketara atera dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko abe. 5a, 14:12

Gurea frontoiaren mantentze, garbiketa, txartel-salmenta, harrera eta tabernara kudeatzeko lehiaketa publikoa irekita dago dagoeneko. Interesa duen orok abenduaren 15a arte izango du bere proposamenak Udalean aurkezteko aukera.

Lehiaketako irabazleak b...

Gurea frontoiaren mantentze, garbiketa, txartel-salmenta, harrera eta tabernara kudeatzeko lehiaketa publikoa irekita dago dagoeneko. Interesa duen orok abenduaren 15a arte izango du bere proposamenak Udalean aurkezteko aukera.

Lehiaketako irabazleak bi urterako izango du frontoiaren kudeaketa, eta beste bi urtera luzagarria izango da.

Informazio gehiago nahi duenak Azkoitiko Udalera jo dezake, edo 943 85 7175 telefonora deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide