San Andres Idi Dema Sariaren hirugarren saioa jokatu zen larunbatean Gurea probalekuan. Basabe (Aizarnazabal), P. Illarreta (Orereta) eta Alegriak (Bermeo) hartu zuten parte, eta Illarretaren idi pareak egin zituzten plaza gehien; 40 plaza eta 3,33 metro, hain zuzen. Bigarrengo postuan Alegriarenak gelditu ziren (Bermeo), 38 plaza eta 3,94 metroko distantzia eginda. Hirugarren gelditu zen eskualdeko idi parea; 34 plaza, zinta bat eta 2,51 metro eginda.
Gaur gauean izango da azkenengo saioa 22:00etatik aurrera, Gurea probalekuan. Txapas, Izeta eta Isidro Erretegiko idi pareak arituko dira plaza gehiago nork egin.