Espainiako saskibaloiko Zilarrezko Adecco ligako partida jokatu zen atzo iluntzean (azaroak 2) Azpeitiko kiroldegian. Lan Mobel ISBk River Andorraren kontra jokatu zuen. Iraurgik galdu egin zuen, 73-83, baina partidaren hiru laurdenetan edozein talderen aurka aritzeko gai dela erakutsi zuen Urolako saskibaloi taldeak. Iraurgi sakibaloi elkartekoen arabera, Andorra ligako “aurkari zailenetakoa” da: “Sailkapeneko aurreneko postuetan egoteko taldea izaten dute urtero, eta aurten ere mailaz igotzeko borrokan ariko dira”. Lanobel ISBrentzako partida gogorra iragartzen zen atzokoa eta zaleentzako erakargarria, horregatik Azpeitiko kiroldegiko harmailak jendez bete egin ziren: “700 bat lagun bildu zen”
Beñat Barberenaz gainera, Xabi Osa zarauztarraren baja izan zuen atzokoan Lan Mobel Iraurgik. Osak, kapitainak, azken entrenamenduan txorkatila bihurritu zuen eta atzo ez zuen jokatu. Hasierako bostekoan, Osaren lekua Guridik bete zuen
Laurdenak: 16-15, 30-41, 53-57 eta 73-83.
Lan Mobel Iraurgi: Casado (9), Atoyebi (16), Ott (22), Guridi (4) eta Olaizola (4); Serrano (6), A. Zubizarreta, Motos (7), Ibargutxi (3), Martinez (2), Aranzabal eta I. Zubizarreta.
BC River Andorra: Jimenez (10), Wright (9), Torres (15), Sanchez (10) eta Bavosi (10); Cage, Santamaria, (13), Maresch, Marin, Diedhiou eta Flis (16).