Gaur eta bihar janaria biltzeko postuak jarri dituzte Floreaga Ikastetxeko kideek, Beninera janaria bidaltzeko helburuarekin. Duela aste batzuk ekin zioten ikastetxeak Euskadiko Gazteak eta Garapena (EGG) gobernuz kanpoko garapenerako erakundearekin elkarlanean ikastetxean bertan janaria biltzeari, eta orain kalean postuak jarriko dituzte.
Lidl, Eroski txikia, Super BM eta Maxi Eroski supermerkatuen atarian jarriko dituze postuak, bertatik igarotzen denak janaria eman dezan nahi baldin badu. Hurrengo astean ere egongo direla jakinarazi du ekimenean parte hartu duen Nerea Machado gurasoak, hilaren 9an eta 10ean.
Ikasleek oporrak hartu arte egongo da irekita janaria jasotzeko epea. Behin epea amaituta Iruñeara bidaliko dituzte, han kontenedoretan sartu eta Beninera eramateko.
Jarriko dituzten postuetan, eskuorriak banatuko dituzte, emateko egokienak diren elikagaien zerrendarekin. Alferrik galtze gehien kostatzen zaien janaria ematea komeni dela jakiarazi du Machadok, «arroza, dilistak, makarroiak».