Gaur San Andres eguna izanik, festa handia ari dira egiten Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 30a, 12:54

San Andres eguna ospatzen ari dira gaur Azkoitian. Herritar batzuk atzo gauean hasitako jaiari segida emango diote, baina gaurko festa goizean goiz hasiko dutenak ere izango dira. Jan-edanaren festa da gaurkoa. Goizean goiz, herriko plaza nagusian txorizo pintxoak eta otartekoak, eta taloak salduko dituzten postuak jarriko dituzte ikastetxeek. Egin dezagun bidea-koek postua edo txosna eliz atariko karpan jarriko dute. Horiez gainera, zozketako beste hiru postu ere izango dira plazan; tartean, Kilometroak 2012koa eta Orion ehiza eta arrantza elkartearena. Hainbat produkturen salmenta postuak ere egongo dira gaur: Balda plazatik hasi eta eliz atarira bitartean 63 postu jarriko dituzte. Jakiak saltzeko postuak eliz inguruan bilduko dira, batik bat. Baina, egun osoan zehar hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera ere izango da herrian. Herriko trikitilariak eta dultzaineroak kalejiran ibiliko dira eguerdia artean, eta 12:30ean herri kirol jaialdia hasiko da plazan. Arratsaldean ere, kirolak tartea izango du. 17:00etan hasiko dira Kontzejupeko pilota txapelketako azken partidak. San Andres eguneko postuak Herriko plazako postuak. Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Floreaga ikastetxea, Urola Ikastola, AEK. Eliz atarian. Karpan, Egin dezagun bidea postua. Eliza ondoan. Jateko produktuen 21 salmenta postu. Plaza Berri eta Balda plaza artean. Denetariko produktuen salmenta postuak. 42 postu.  

San Andres eguna ospatzen ari dira gaur Azkoitian. Herritar batzuk atzo gauean hasitako jaiari segida emango diote, baina gaurko festa goizean goiz hasiko dutenak ere izango dira. Jan-edanaren festa da gaurkoa. Goizean goiz, herriko plaza nagusian txorizo pintxoak eta otartekoak, eta taloak salduko dituzten postuak jarriko dituzte ikastetxeek. Egin dezagun bidea-koek postua edo txosna eliz atariko karpan jarriko dute. Horiez gainera, zozketako beste hiru postu ere izango dira plazan; tartean, Kilometroak 2012koa eta Orion ehiza eta arrantza elkartearena.
Hainbat produkturen salmenta postuak ere egongo dira gaur: Balda plazatik hasi eta eliz atarira bitartean 63 postu jarriko dituzte. Jakiak saltzeko postuak eliz inguruan bilduko dira, batik bat.
Baina, egun osoan zehar hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera ere izango da herrian. Herriko trikitilariak eta dultzaineroak kalejiran ibiliko dira eguerdia artean, eta 12:30ean herri kirol jaialdia hasiko da plazan. Arratsaldean ere, kirolak tartea izango du. 17:00etan hasiko dira Kontzejupeko pilota txapelketako azken partidak.
San Andres eguneko postuak
Herriko plazako postuak. Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Floreaga ikastetxea, Urola Ikastola, AEK.
Eliz atarian. Karpan, Egin dezagun bidea postua.
Eliza ondoan. Jateko produktuen 21 salmenta postu.
Plaza Berri eta Balda plaza artean. Denetariko produktuen salmenta postuak. 42 postu.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide