‘Landakanda’-ren ibilbidea bildu dute liburu batean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 29a, 12:11

Landakanda panderoaren errege liburua aurkeztu zuten Azkoitiko Udalean pasa den larunbatean. Miel Angel Elustondok idatzi du liburua, eta Trikitixa Elkarteak argitaratu du.

Liburuaren aurkezpena, omenaldi txiki bihurtu zen azkenerako. Goizeko 11:30...


Landakanda panderoaren errege liburua aurkeztu zuten Azkoitiko Udalean pasa den larunbatean. Miel Angel Elustondok idatzi du liburua, eta Trikitixa Elkarteak argitaratu du.
Liburuaren aurkezpena, omenaldi txiki bihurtu zen azkenerako. Goizeko 11:30ak aldetik herriko zein kanpoko trikitilariek Azkoitiko kaleak trikiti doinuz alaitu zituzten. Ondoren, 12:30ak aurretik Ramon Zubizarreta Landakanda bera plazan zuten zain, eta haiekin elkartu ostean hartu zuen udaletxerako bidea. Han lagun, familiarteko eta herritarren artean aurkeztu zuten liburua.
Pandero-jotzaile bati egindako biografia da Landakanda-rena. Eta Miel Angel Elustondo idazleak «panderoaren inguruko ikerketatxoa» ere egin du liburuan. «Gutxi asko, mundu bat liburuan bilduta dago», azaldu zuen aurkezpenean, eta Ramon Zubizarreta Landakanda-ren bizitzarekin osatutako istoriotxo bat kontatu zuen. Trikitixa Elkartekoek eta Eugenio Gisasola Lutxurdio pandero-jotzaileak ere hartu zuten hitza.
Amaitzeko, pieza bat
Bukatzeko, Ibon Arrieta kultur zinegotziak guztiei eskerrak emateaz gain, Landakanda-ri pieza bat jotzeko eskatu zion. Iñaki Garmendia Laja bertan zen, eta soinua eta panderoa eskuan hartuta, pieza bat jo zuten elkarrekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide