Bi urterako kartzelara zigortu dute Azkoitiko enpresa bateko kudeatzailea, lan istripu batengatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 29a, 12:36

Azkoitiko enpresa bateko kudeatzailea bi urterako kartzelara zigortu dute, lan istripu baten arduraduntzat jota. 2007ko apirilaren 10ean arratsaldeko zazpiak aldean gertatu zen ezbeharra, epaiak jasotzen duenez; EFE berri agentziak eskuratu du. Langile...

Azkoitiko enpresa bateko kudeatzailea bi urterako kartzelara zigortu dute, lan istripu baten arduraduntzat jota. 2007ko apirilaren 10ean arratsaldeko zazpiak aldean gertatu zen ezbeharra, epaiak jasotzen duenez; EFE berri agentziak eskuratu du. Langile batek besoa galdu zuen taladroarekin istripua izanda. Zulo batzuren diametroa zabaltzen ari zen taladroarekin, horretarako “formakuntza ikastarorik” edo “segurtasun neurrien inguruko informaziorik” jaso ez bazuen ere.
Gainera, epaiak dio zulagailuak ez zeukala behar bezainbesteko legezko segurtasun babesik.

Epaiketako ahozko saioan kudeatzaileak esan zuen ikastaroak eman izan zituztela, baina epailearentzat “harrigarria” da enpresak horien ziurtagiririk ez izatea.

Langileak hamasei egun erietxean pasatu zituen, eta 263 egunez egon zen bajan. Ondoren, lanerako “ezgaitasun iraunkortzat” jo zuten haren egoera.

Zigortutak eta enpresaren aseguru etxeak biktimari 174.684 euro eman beharko dizkiote, epaiaren arabera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide