Landakanda panderoaren errege liburua aurkeztu zen Azkoitiko Udalean pasa den larunbatean. iel Angel Elustondok idatzi du liburua, eta Trikitixa Elkarteak argitaratu du.
Liburuaren aurkezpena, omenaldi txiki bihurtu zen azkenerako. Goizeko 11:30ak aldetik herriko zein kanpoko trikitilariek Azkoitiko kaleak trikiti doinuz alaitu zituzten. Ondoren, 12:30ak aurretik Ramon Zubizarreta Landakanda bera plazan zuten zain, eta haiekin elkartu ostean hartu zuen udaletxerako bidea. Han lagun, familia eta herritarren artean aurkeztu zuten liburua.