Sanandresak: egun handiaren zain

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 28a, 17:16

San Andres eguna asteazkenean izango den arren, dagoeneko festa giroan sartuta daude azkoitiarrak. Pasa den larunbatean danborrada izan zuten, eta 300 danborjoletik gora ibili ziren kaleetan atabalak astintzen. Etzi, berriz, egun handia izango da, eta...

San Andres eguna asteazkenean izango den arren, dagoeneko festa giroan sartuta daude azkoitiarrak. Pasa den larunbatean danborrada izan zuten, eta 300 danborjoletik gora ibili ziren kaleetan atabalak astintzen. Etzi, berriz, egun handia izango da, eta herritarrei dei egin die Udalak baserritarrez jantzita atera daitezen kalera.

Larunbatekoari buruz, «danborrada sanandresetan finkatu dela esango nuke», adierazi du Ibon Arrieta ‘Aitza’-k, Festetako eta Kulturako zinegotziak. «Danborrada oraindik ez da sanandresekin erlazionatzen, baina laster» egingo duela uste du zinegotziak. Larunbat arratsaldeko herri lasterketan 500 lagunek hartu zuten parte, eta Sergio Garcia oñatiarra eta Rosi Talavera hendaiarra izan ziren irabazleak. Gizonezkoetan bigarren postua, berriz, etxeko korrikalari batek lortu zuen, Pedro Muñozek. Emakumezkoetan ere, etxekoak aurrean ibili ziren, Olatz Gabilondok hirugaren postua lortu baitzuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide