Larunbatean helduen danborradan 400 lagunek hartuko dute parte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 25a, 14:44

Datorren larunbatean urtero legez, danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Aurten 62 urte dira aurrenengo aldiz egitea erabaki zutenetik, eta duela hiru astetatik dabiltza elkartetako kideak entseguekin.

Batzorde bat osatuta dago danborrada antola...

Datorren larunbatean urtero legez, danborrada izango da herriko kaleetan zehar. Aurten 62 urte dira aurrenengo aldiz egitea erabaki zutenetik, eta duela hiru astetatik dabiltza elkartetako kideak entseguekin.
Batzorde bat osatuta dago danborrada antolatzeko, eta taldeetako zuzendariak eta danborradako beste partaide batzuk eta Udaleko ordezkariak biltzen dira bertan. «Batzorde horretan, besteak beste, musika berria sartzen hastea, arropa berriak egitea, erabaki zen» jakinarazi du Lia Ariño Udaleko Kultura Saileko teknikariak.
Javier Saenz Gixona Napoleonen jantziekin irteten diren danbor joleen zuzendaria da. Zuzendari lanetan bakarrik ibili da orain arte Gixona, eta sei-zazpi urterekin hasi zen haurren danborradan lan horretan. «Guztira, 30 urtetik gora daramatzat zuzendari lanetan, danborrik sekula ez dut jo. Txikitan nire aita ibiltzen zen erakusten, zuzendari sartu nintzen eta bost sei urterekin hasi nintzen, beti zuzendari».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide