Emakumeenganako indarkeriaren aurka agertu da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 25a, 15:00

Osoko bilkura izan zen atzo arratsaldean, eta onartutako puntu batzuen artean, gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela eta, aho batez Udalak gaiarekiko duen arduragatik, egun honekin bat egin zuen, eta adierazpen instituz...

Osoko bilkura izan zen atzo arratsaldean, eta onartutako puntu batzuen artean, gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela eta, aho batez Udalak gaiarekiko duen arduragatik, egun honekin bat egin zuen, eta adierazpen instituzional bat onartu zen. Horregatik, Udalak, “mugimendu Feministak antolatu duen kontzentrazioan parte hartzeko deialdia egin  die herritar guztiei”.
Elkarretaratzea gaur 19:30ean izango da plazan. Udalak egindako adierazpenak “indarkeriaren sustraietan eta neska gazteen kontrako indarkerian lan egitean jarri nahi du atentzioa”, batez ere. Horregatik, Udalak herriko Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetan egiten den hezkidetza programarekin jarraituko du, eta bereziki neska gazteei zuzendutako autodefentsa ikastaroa eskainiko du Gabonetan.  Azkoitiko Udalak adierazi du, “indarkeria sexistarekin amaitzeko denon parte-hartzea, lana eta konpromisoa ezinbestekoak direla” eta bide horretan “elkarlanerako” deia luzatzen du.
Horrez gain, Udalbatzarrean, Antonio Oteiza Fundazioaren Udal taldeen ordezkaritza onartu zen. Bildiko bi kide izango ditu (Pello Baztarrika eta Ibon Arrieta), EAJko bat (Mikel Zubizarreta) eta Azkoitia Baik beste bat (Julen Garate). Horiez gain, Jesus Arrizabalaga teknikaria postu berean mantentzea erabaki da daukan esperientziagatik. PSE-EEko udal zinegotzia ordezkaritzatik kanpo gelditu den arren, gonbidatu bezala egongo da. Bildu eta Azkoitia BAik alde bozkatu zuten, EAJ abstenitu egin zen eta PSE-EE, berriz, aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide