Larunbatean izango da Azkoitiko VII. Herri Lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 24a, 10:47

Larunbaterako prestatu dute VII. Azkoitiko Herri Lasterketa. San Andres jaien aitzakian antolatzen dute urtero. Lasterkariak plazatik abiatuko dira 16:30ean, eta plazan bertan amaituko dute ibilbidea. Aurten 10 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Aldaketa batzuk izan ditu, eta bira txiki batek eta bi luzek osatuko dute bidea. Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatzen du urtero. Agustin Gartzia bertako kidea da, eta herritar oro gonbidatu du parte hartzera. «Ez da beharrezkoa lasterketa 35 minutuan amaitzea; maila guztietako jendeak parte hartzea nahi dugu. Ibilbide samurra da, ez dauka aldapa gehiegirik, eta edozeinek egiteko modukoa da». Sari bezala, opariak Iaz 400 parte-hartzaile inguru izan zituen lasterketak, eta aurten ere antzekoa espero dute. Duela bi urtera arte saria dirutan ematen zuten, baina iaz kentzea erabaki zuten. «Orain opari pila bat jartzen dugu, eta amaieran zozkatu. Gutxienez 100 izango ditugu; besteak beste, erlojuak eta oinetakoak». Zenbait pertsona diruagatik bakarrik etortzen zela jakinarazi dute. Gainera, «krisi garaian zailagoa da dendei dirua eskatzea. Aldiz, opariak eskatuz gero, emateko errazagoa izaten da haientzat». Boluntarioen beharra ere aipatu du Gartziak, antolakuntza lanak ongi irteteko beharrezkoa baita, besteak beste, bidegurutzeetan jendea egotea. «Bidegurutzeak ongi zaindu beharra dago, autoren bat agertzen baldin bada gelditzeko, edo lasterketa korritzen ari denari zein bide hartu behar [...]

Larunbaterako prestatu dute VII. Azkoitiko Herri Lasterketa. San Andres jaien aitzakian antolatzen dute urtero. Lasterkariak plazatik abiatuko dira 16:30ean, eta plazan bertan amaituko dute ibilbidea. Aurten 10 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Aldaketa batzuk izan ditu, eta bira txiki batek eta bi luzek osatuko dute bidea.
Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatzen du urtero. Agustin Gartzia bertako kidea da, eta herritar oro gonbidatu du parte hartzera. «Ez da beharrezkoa lasterketa 35 minutuan amaitzea; maila guztietako jendeak parte hartzea nahi dugu. Ibilbide samurra da, ez dauka aldapa gehiegirik, eta edozeinek egiteko modukoa da».
Sari bezala, opariak
Iaz 400 parte-hartzaile inguru izan zituen lasterketak, eta aurten ere antzekoa espero dute. Duela bi urtera arte saria dirutan ematen zuten, baina iaz kentzea erabaki zuten. «Orain opari pila bat jartzen dugu, eta amaieran zozkatu. Gutxienez 100 izango ditugu; besteak beste, erlojuak eta oinetakoak». Zenbait pertsona diruagatik bakarrik etortzen zela jakinarazi dute. Gainera, «krisi garaian zailagoa da dendei dirua eskatzea. Aldiz, opariak eskatuz gero, emateko errazagoa izaten da haientzat».
Boluntarioen beharra ere aipatu du Gartziak, antolakuntza lanak ongi irteteko beharrezkoa baita, besteak beste, bidegurutzeetan jendea egotea. «Bidegurutzeak ongi zaindu beharra dago, autoren bat agertzen baldin bada gelditzeko, edo lasterketa korritzen ari denari zein bide hartu behar duen ongi zehazteko, batzuk ez baitute ezagutzen ibilbidea».
Taldea Azpeitiko eta Azkoitiko herritarrek osatzen dute, baina Korrikalari gehienak kanpokoak izaten direla dio Gartziak, «%80ak  edo. Herri ingurukoa%20ak soilik izaten da». Horien artean gehienak azkoitiarrak direla dio. «Ez du azpeitiar gehiegik parte hartzen, nahiz eta bertako taldea ere baden antolatzailea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide