Azkoititik Zumarragarako bidean kokatzen den garbiguneko mangerak harrapatu dituzte azkenengo asteetan, eta udala berriak jartzen ari da aspaldian. Horren aurrean, honako puntu hauek plazaratu ditu:
1. Herritarrei gizalegez jokatzeko eskatu nahi diegu, Udalak herritarrentzat jartzen dituen baliabideak herritarrenak baitira.
2. Azkoitiarrei erne egoteko deialdia luzatu nahi diegu. Zerbait edo norbait arraroa ikusiz gero, Udaltzaingoari deitu dezatela.
3. Udala astero ordezkatzen ari da mangerak, herritar guztion dirua erabiltzen duelarik horretarako. Egoera aldatu ezean, bestelako neurriak hartzera behartuta egongo da Udala.
4. Era berean, ingurunea txukun eta garbi mantentzea ezinbestekoa dela gogoratu nahi du Udalak. Izan ere, garbigunearen ondotik ibaia igarotzen da eta askotan, garbiketarako erabilitako produktu asko bertan agertzen dira ura eta ingurunea zikinduz.