Elkarretaratzea egingo dute ostiralean, emakumeenganako indarkeria salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 23a, 11:24

Ostiralean emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela-eta, elkarretaratzea egingo dute Azkoitiko plazan 19:30etan.

Urtez urte gordinak dira Urola Kostan indarkeria jasaten duten emakume kopuruaren inguruko datuak eta gertaerak. Herririk herri...


Ostiralean emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela-eta, elkarretaratzea egingo dute Azkoitiko plazan 19:30etan.
Urtez urte gordinak dira Urola Kostan indarkeria jasaten duten emakume kopuruaren inguruko datuak eta gertaerak. Herririk herri eraso sexistak izan dituzten emakumeen kasuak aztertuta, gehienetan gazteak eta euskal herritarrak dira. Baina indarkeria nozitu dutenetatik gutxik jartzen dute salaketa epaitegian. Hala
gogorarazi du Urola Kostako
Koordinadora Feministak.
Baita aurten Euskal Herrian zazpi emakume hil dituztela eta batek desagertuta jarraitzen duela ere.
«Euskal Herrian tratu txarrak izaten dituzten emakumeen zerrenda etengabea da. Bi egunetik behin tratu txarrengatik norbait atxilotu egin dutela irakur dezakegu egunkarietan. Gertaerei erreparatuz gero, aurten ere garbi geratu da Urola Kosta ez dela eskualde isolatu bat. Hemen ere gertaera lazgarriak pairatzen jarraitzen dugu», diote Urola Kostako Koordinadora Feministako kideek.
Udaletxeko gizarte zerbitzuetatik eta parekidetasun sailetatik jasotako datuak dira Urola Kostako egoera larriaren adierazgarri. Azkoitian tratu txarrak jasota aurten zazpi emakume hartu dituzte Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailean: «Horietatik sei beren kabuz etorri dira udaletxera, eta beste bat Ertzaintzatik bideratu dute».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide