Beninerako janaria jasotzen ari dira Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 22a, 11:26

Floreaga ikastetxea Beningo umeentzako janaria biltzen hasi da. Jangaiak idazkaritzan utz daitezke dagoeneko. Gabonak bitartean jasoko dituztela jakinarazi dute zentroko ordezkariek. Horrez gain, abenduaren 2an, 3an, 9an eta 10ean zenbait komertzio at...


Floreaga ikastetxea Beningo umeentzako janaria biltzen hasi da. Jangaiak idazkaritzan utz daitezke dagoeneko. Gabonak bitartean jasoko dituztela jakinarazi dute zentroko ordezkariek. Horrez gain, abenduaren 2an, 3an, 9an eta 10ean zenbait komertzio ataritan ere jasoko dituzte Beninerako elikagaiak.
Euskadiko Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundeak Afrikako hainbat proiektu babestu izan ditu, eta, orain, Beningo umeentzat janariak. Afrikako gaztetxoek zure beharra dute. Lagun iezaiezu, galtzen ez diren janariak bidaliz izeneko kanpaina martxan jartzea erabaki du.
Kanpaina horrekin, janariz betetako kontainerrak bidali nahi dituztela jakinarazi dute. Hala, arroza, dilistak, babak edo pasta bezalako elikagaiak emateko eskatu dute; «ongi kontserbatzen eta asko estimatzen diren janariak» nahi dituzte.
Gaur egun Benin eta Togo herrialdeetako bizilagunek «gose handia» dutela gogorarazi dute. «Familia askok bi egunean behin egiten dute otordu bat. Ume asko hiltzeko arrisku larrian dago. Janari gutxi dago, oso garestia da, eta jeneroa faltatzen hasi da, baita erosteko dirua duenarentzat ere», adierazi dute.
«Oinarrizko arto falta»
Garai batean Beninek eta Togok Europa eta Ameriketako artoa erosten zuten. Hala ere, «oinarrizkoa den artoa ez dute jaso behar den neurrian», diote Floreaga ikastetxetik. Gainera, egun ez zaizkiela kanpotik heltzen ziren arto soberakinak iristen jakinarazi dute. «Izan ere, orain bio-erregaiak lortzeko landareak dira».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide