Langabetuen egoera salatzeko manifestazioan 30 lagun bildu dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 22a, 11:34

Azkoitian 657 langabe daudela gogoratzeko eta haien egoeraz protesta egiteko, manifestaziorako deia egin zuen Urola Kostako Langabetuen Elkarteak. Langabetuak borrokan-Azkoitian 657. Aski da lemapean egin zuten, eta 30 bat lagun bildu ziren. Langil...


Azkoitian 657 langabe daudela gogoratzeko eta haien egoeraz protesta egiteko, manifestaziorako deia egin zuen Urola Kostako Langabetuen Elkarteak. Langabetuak borrokan-Azkoitian 657. Aski da lemapean egin zuten, eta 30 bat lagun bildu ziren. Langileak borrokan! eta gisako esaldiak oihukatu zituzten.
Elkarteko kide Alberto Sasietaren arabera, «gustura» daude lortu duten emaitzarekin: «Agian jende gutxi bildu ginela pentsatuko du askok, baina hasiera batean espero genuenarekin alderatuta jende asko gerturatu zen». 19:00etan hasi zen manifestazioa, eta ordu erdi lehenago elkarretaratzea egin ala ez erabakitzeke zuten. Jende kopuru hori gerturatu zela ikusita, manifestazioa egitea erabaki zutela jakinarazi du Sasietak. Parte-hartzaileetako batzuk langabetuei protestarekin bat ez egitea aupegiratzen hasi ziren, elkarteko kidearen esanetan. Ez dagoela horrekin ados adierazi du. «Inori ezin zaio aurpegiratu ez manifestazio batera ez joatea; norberak ikusi behar du».
Sanandresetarako zozketa
San Andres egunerako otar bat prestatu dute, eta egunean bertan zozkatuko dutela jakinarazi du elkarteko ordezkariak. Egunotan horretarako guztia lotzen dihardute, buru-belarri. «Hamar egun baino gutxiago gelditzen dira San Andres egunerako,
eta ahal bezainbeste txartel saltzeko aprobetxatu behar dugu», adierazi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide