Elkarguneko tarifekin “aitzakiarik ez jartzeko” eskatu dio EAJk Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 18a, 11:50

Azkoitiko EAJk ohar baten bidez “aitzakiarik ez jartzeko” eskatu dio Udal Gobernuari Elkarguneko tarifen inguruan. “Tarifak erabakitzerako orduan, eraikina egiteko inbertsioak edo eta bere kudeaketa daraman enpresak ez du tarifak jart...

Azkoitiko EAJk ohar baten bidez “aitzakiarik ez jartzeko” eskatu dio Udal Gobernuari Elkarguneko tarifen inguruan. “Tarifak erabakitzerako orduan, eraikina egiteko inbertsioak edo eta bere kudeaketa daraman enpresak ez du tarifak jartzeko orduan inolako eraginik”, diote. Horrelako instalazio batek  duen gastua eta abonatu kopurua kontuan izanda, “zenbateko defizita onartzeko prest gauden ikusiz” jartzen dela uste dute EAJkoek.

Aurreko legealdian eginiko aldaketek, udalari, urtean 50.000 euro gutxiago kostatzea ekarri ziola diote, eta oraingo udal gobernuak ere aurrekoak zituen “kriterio berdinak aplikatu nahi izan dituztela dirudi”. Hori horrela, “ez dezatela harturiko erabakia aurreko legealdian egon zirenen gain jarri” eskatu dute, eta “izan daitezela beraiek hartu duten erabaki horren arduradun” gaineratu dute.

Hauteskunde aurretik tarifak jeitsiko zituztela “agindu” zutela Bildukoek esan dute EAJtik,” baina udaleko arduradun jarri direnean ikusi da esan zutena eta egin dutenaren artean alde handia dagoela. Adibide garbia, 6 eta 12 urte bitarteko umeen tarifak %66 an igotzea da”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide