Datorren asteazkenean, azaroak 23, Udal Gobernuak herriko sektore desberdinetako eragileekin bilera egingo du. Bilkura horren helburua, denen arteko elkarlana bultzatzea izango da. Kultur Etxean izango da bilera, 19:00etan.
Horretarako, Udalak herritar eta elkarteen parte artzean bultzatzeko dituen egitasmoen berri emango du, eta, bestalde, Udal Gobernuari eragileek dituzten ekarpenak jasotzea gustatuko litzaioke. Beraz, “une egokia” izango dela jakinarazi dute proposamenak plazaratzeko.