Floreaga ikastetxeak Beningo umeentzako janari bilketa jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 18a, 12:19

Floreaga ikastetxeak Beningo umeentzako janari bilketa jarri du martxan. Dagoeneko bertako idazkaritzan uzti daitezkeela jakinarazi dute, eta gabonak bitartean jasoko dituztela jendeak eramango dituenak. Horrez gain, abenduaren 2, 3, 9 eta 10ean zenbai...

Floreaga ikastetxeak Beningo umeentzako janari bilketa jarri du martxan. Dagoeneko bertako idazkaritzan uzti daitezkeela jakinarazi dute, eta gabonak bitartean jasoko dituztela jendeak eramango dituenak. Horrez gain, abenduaren 2, 3, 9 eta 10ean zenbait komertzio ataritan ere egongo dira janariak jasotzen.

Janariz betetako kontainerrak bidali nahi dituztela jakinarazi dute, eta horretarako, arroza, dilistak, babak edo pasta bezalako elikagaiak emateko eskatu dute, “ongi kontserbatzen eta asko estimatzen diren jaraiak” nahi dituzte.

Gaur egun, Benin eta Togo inguruan “gose handia” jasatzen ari direla gogorarazi dute, eta familia askok bi egunean behin egiten dutela otordua ere bai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide