Iraurgi Lantzenek komertzioentzako Komunikazioaren eta Gorputzaren Hizkuntzaren inguruko tailerra antolatu dute datorren asterako. Ostegunean 15:00etan izango da Intsausti Jauregian. Besteak beste, argitasunarekin komunikatzen, eta bezeroekin lasai hitz egiten erakustea izango da helburua. Ordu eta erdi eta bi ordu bitartekoa izango da. Parte hartu nahi duenak 608313024 (Olaia) edo 943 851100 (Alazne) telefonoetara deitu beharko duela esan dute antolatzaileek.