Batzarrean Mertxe Zubillaga eta Mailu Badiola hautatu dituzte San Jose egoitzako Zuzendaritza Batzordeko kide bezala

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Astelehenean, azaroak 14, egin zen San Jose egoitzako Zuzendaritza Batzordea osatzeko bi herritarren hautaketa. Kultur etxea jendez bete zen bozketan parte hartzeko, 120 lagun inguru bildu ziren, eta bakoitzak bozka bana izan zuen. Botoen kontaketa egi...

Astelehenean, azaroak 14, egin zen San Jose egoitzako Zuzendaritza Batzordea osatzeko bi herritarren hautaketa. Kultur etxea jendez bete zen bozketan parte hartzeko, 120 lagun inguru bildu ziren, eta bakoitzak bozka bana izan zuen. Botoen kontaketa egin ondoren, Mertxe Zubillaga eta Mailu Badiola hautatu ziren eta orain, azaroaren 24an egingo den Udalbatzak bi herritarrak onartzea falta da. Udal Gobernua “oso gustora” agertu da jasotako erantzunarekin, eta Zuzendaritza Batzordea guztiz eratutakoan, “egoitzako estatutuak landu eta partaidetza herritar gehiagori zabaltzeko konpromisoa” hartu duela jakinarazi du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide