Azkoitiko VII. Herri Lasterketan izen emateko epea ireki dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 16a, 16:30

Dagoeneko ireki dute Azkoitiko VII. Herri Lasterketan parte hartzeko izen ematea. Ohi bezala, hamar kilometroko luzera izango du lasterketak, eta azaroaren 26an korrituko da 16:30ean. Azkoitia Azpeitia Raka Maraton K.E.ak antolatzen du lasterketa, eta ...

Dagoeneko ireki dute Azkoitiko VII. Herri Lasterketan parte hartzeko izen ematea. Ohi bezala, hamar kilometroko luzera izango du lasterketak, eta azaroaren 26an korrituko da 16:30ean. Azkoitia Azpeitia Raka Maraton K.E.ak antolatzen du lasterketa, eta azpeitiar zein azkoitiar guztiei parte hartzeko gonbitea pasa nahi izan die.
Helburu nagusia «San Andres festen baitan, Azkoitian kirol ikuskizun polit bat eskaintzea» dela adierazi dute. Internet bidez eman daiteke izena kirolprobak.com atarian, edo bestela Elkargunean ere egin dateke Azkoitian, Azpeitian, berriz, Aradi Kirolaken.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide