Martxan da dagoeneko Matadeixen ‘Destinu Petrala’ zine zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko aza. 15a, 16:59

    Azkoitiko Matadeixeko Zinetogram zine klubak martxan jarrita dauka beste zine ziklo berri bat. Destinu petrala izena jarri diote. «Bost pelikuletan, nahiko bizimodu petrala edo zorte txarrekoa daukaten bost pertsonaia agertzen dira». Horrela azaldu du Goretti Orbea Zinetogrameko kideak. Izenburuarekin pelikula ezberdinak lotu dituzte. Gaur gauean zikloko Killers (AEB, 2010, Robert Luketic) filma ikusteko aukera izango du Matadeira bertaratzen denak. Patu edo zori petraldun protagonistak dauzkaten filmak, zikloaren izenburuarekin lotzen saiatu direla jakinarazi du. «Zikloaren gaia edo helburua, destino petrala daukaten pertsonaiak ezagutzea izango litzateke». Filma amaitutakoan, tertulia edo forum txiki bat egiten dutela ere gaineratu du Orbeak. «Batzuk alde egin beharra izaten dute, baina gelditzen garenon artean filmaren inguruan hitz egiten dugu, sekuentzia baten inguruan edo filmeko beste ezaugarriren baten inguruan». Zer pentsatua ematen duten filmak direla jakinarazi du, «ez gara Hollywood-ekin bakarrik gelditzen».

 

 

Azkoitiko Matadeixeko Zinetogram zine klubak martxan jarrita dauka beste zine ziklo berri bat. Destinu petrala izena jarri diote. «Bost pelikuletan, nahiko bizimodu petrala edo zorte txarrekoa daukaten bost pertsonaia agertzen dira». Horrela azaldu du Goretti Orbea Zinetogrameko kideak. Izenburuarekin pelikula ezberdinak lotu dituzte. Gaur gauean zikloko Killers (AEB, 2010, Robert Luketic) filma ikusteko aukera izango du Matadeira bertaratzen denak.
Patu edo zori petraldun protagonistak dauzkaten filmak, zikloaren izenburuarekin lotzen saiatu direla jakinarazi du. «Zikloaren gaia edo helburua, destino petrala daukaten pertsonaiak ezagutzea izango litzateke».
Filma amaitutakoan, tertulia edo forum txiki bat egiten dutela ere gaineratu du Orbeak. «Batzuk alde egin beharra izaten dute, baina gelditzen garenon artean filmaren inguruan hitz egiten dugu, sekuentzia baten inguruan edo filmeko beste ezaugarriren baten inguruan». Zer pentsatua ematen duten filmak direla jakinarazi du, «ez gara Hollywood-ekin bakarrik gelditzen».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide